Ikastetxea

Nire praktika hauek Hirukiden  egin ditut, hau da,Tolosa herrian kokatuta dagoen eskola erlijioso batean. Tolosa Gipuzkoako erdialdean dagoen udalerri bat da, 18.993 biztanle inguru bizi dira eta urte batzuk atzera Gipuzkoako hiriburua izan zen. Herrian bertan, hiru eskola nabarmenduko nituzke, Laskorain, Sanmaniego eta Hirukide, non, azkeneko hau den nik bi hilabete hauetan praktikez gozatzeko aukera izan dudan eskola.

Aurretik esan bezala, Hirukide eskola katolikoa da. Bertan umeak erlijioaren baloreetatik heztea dute helburu. Gainera, D ereduko eskola da,hots, ikasgai guztiak euskaraz dira ingelesa eta gaztelera ezik, horrela egungo eukararen egoera hobetzen ahaleginduz.

tolosa_-_colegio_hirukide_jesuitinak_1

Umeak goizeko 9:00etan sartzen dira gelara, ordu beteko saioak dituzte eta 12:30etan irteten dira. Goizean denera 3 orduz egoten dira gelan eta 11:00-11:30etara bitartean jolastordua izaten dute. Arratsaldean berriz, 15:00etan sartzen dira eta ordubeteko 2 saioren ondoren, 17:00etan libre geratzen dira. Eskola ordua amaitutakoan, eskolaz kanpoko jarduera ugari eskaintzen ditu Hirukidek, horien artean, eskola kirola, judoa, antzerkia, gimnasia erritmikoa, atzerriko hizkuntza … Eskolaz kanpoko jarduera hauek oso interesgarriak izaten direla onartu beharra daukat. Gaonera kurtso bukaeran jarduera bakoitzeko umeek ekintza ezberdinak burutzen dituzte eskolako festan, bai guraso eta bai ikasleen ikuskizunerako.

Instalazioei dagokienez, eskola “handia” dela iruditzen zait eta azaltzerako garaian bi zati nabarmenduko nituzke, batetik irakasteko erabiltzen den eraikuntza,hots, gelak, liburutegia eta abar dauden tokia eta bestetik patioa. Lehenengoari dagokionez, 4 pisuko eraikuntza da, bi atea handi ditu sartzeko eta lehenengo solairuan barruko patio txiki bat, aretoa, haur hezkuntzakoen gelak eta kristau eskola izanik nola ez eliza.Bigarrengo solairuan, lehenengo mailako lau gela eta bigarren mailako bi gela daude. Horrez gain, sikromozititate gela dago, non,  judo egiteko aprobetxatzen duten eta noiz behinka umeekin ariketa ezberdinak egiteko. Azkenik, liburutegia ere badago, non, ingeleseko klaseak emateko erabiltzen den eta baita eskolako orduez kanpo lanak egiteko edo irakurtzeko ere. Hirugarren pisuan, bigarren mailako beste bi gelak daude, horiei hirugarren eta laugarren mailako zortzi gelak batuz. Gainera arteko gela eta irakasle gela daude bertan. Azkenik, laugarren eta azken solairuan bosgarren eta seigarren mailako launa gela daude eta baita ordenagailu gela bat ere.

“Patioari” dagokionez, barreneko eta kanpoko eremuak desberdindu daitezke. Kanpokoei dagokienez, bi parke ezberdindu daitezke eta baita futboleko eta saskibaloiko bina kantxa ere.Barrukoari dagokienez,  itxia den eraikuntza bat dago,non, frontoia eta saskibaloiko kantsa bat dauden. Azkenik, polideportiboa dago. Bertan, jangela dago eta baita kirola praktikatzeko eremua bai futboleko eta baita saskibaloiko kantxekin. Azkenik, aipatu polideportibo honetan dutxatzeko eta aldatzeko aldagelak dituztela.

Lehen esan bezala, eskola herriaren nahiko zentroan dago kokatuta, horri esker umeek oinez joateko arazorik ez dute izaten normalean. Ala ere, garraioren bat behar izan ezkero autobusak daude,non, eskolaren aurrean uzten dituzten ahurrak, hori bai, ez da eskolak jartzen duen autobusa baizik eta herrikoa.

Eskola hau osatzen dutenen artean, irakasleak, mantenimenduko gizona, sukaldariak, garbitzaileak, idazkaria daude. Irakasleria, geroz eta gazteagoa da. Esan bezala 47 irakasle daude eta nahiz eta irakasle asko ezagunak nituen bertan ikasi nuenetik esan beharra daukat irakasle gazte asko sartu direla azken urte hauetan. Hirukideko irakasleria beren erlazio onagatik da ezaguna, irakasleek beti esan diguten bezala bertan oso erlazio estua eta ona dago beste eskola batzuekin konparatuz gero eta hori positiboa da umeen hezkuntzarako.Martin, BB (2016) dioen bezala; no nos basta la actuación individual de los profesores si tenemos en cuenta las necesidades educativas; el ambiente escolar, las relaciones interpersonales, la coordinación efectiva de los profesionales (…) tienen una incidencia igual o mayor en la acción educativa. Gainera autore honek nabarmentzen duen bezala; eskola on bat, giro ona dagoen eskola da. Elkarren artean hezagutzak transmititzen dituzten irakasleekin, horrela egiten duten lana hobea izanik. Bazkal orduan, ikasleek eskolan jateko eukera daukate eta horretarako sukaldari ezin hobeak daude, non, ikasleentzeko bazkari eder bat prestatzeko ahaleginak egiten dituzten. Mantenimenduko gizona, batez ere arazoak konpontzeko dago, pertsiana izurratuak, jeisten ez diren kanastak…Azkenik garbitzaileak eta idazkaria ditugu, non, izenak dioen bezala, batzuk arratsaldero eskola garbitzeaz arduratzen diren eta bestea berriz idazkiak egiteaz, telefonoa hartzeaz…

Azkenik, ikastetxeak gurasoekin eta udaletxearekin duen lotura aipatu. Gurasoei dagokienez, elkarrekintzan daude erabat, edozer gauza gurasoekin kontaktatzen dute eta eskolak duen edozein beharretarako beti daude gurasoak prest laguntzeko. Piqué, L (2011) dioen bezala;  La familia y la escuela son los dos contextos más importantes para el desarrollo humano.El potencial e influencia de ambos contextos aumentará si entre ambos sistemas se establecen relaciones fluidas, complementarias, cordiales y constructivas que tengan como objeto optimizar el desarrollo infantil. La Educación Infantil es una tarea compartida de padres y maestros con el objetivo de educar a los niños y niñas.  Las relaciones entre padres y maestros tienen que ser cordiales y amistosas para poder llegar a un acuerdo en cuanto a objetivos, criterios de educación y trato con los niños, con el fin de que disfruten de su infancia y construyan una personalidad equilibrada. Gurasoez gain,udaletxearekin harremanetan daude, horren adibide aurren herri izeneko proiektua, non eskolako ume batzuk udaletxera jolasak egitera joaten diren eta beren herri ideala planifikatzera hauetara denborarekin egokitzen joateko. Bestetik, herrian nola jokatu azaltzera etorri ziren, abiadurak bizikletan, semaforoak stop-ak errespetatzen erakustera … Azken finean elkarrekiko lotura dagoela bistakoa da.

Esan beharra daukat eskola oso konpletoa dela, hezkuntza oso ona eskaintzen zaiela ikasleei, bertatik kanpora ekintza ezberdinak ere badituztela eta irakasleen gogoak ikusita ikasleak gustora egoteko motibo guztiak dituztela. Eskolatik kanpo guraso eta udaletxearekin ere lotura dute eta hori ere azaldu bezala onuragarria da.

 

Deja un comentario