Hurrengo praktikaldiei begirako erronkak.

Nire lehengo praktika hauekiko dudan sentsazioa ona izan da. Umeekin oso erlazio ona izan dut, nirekin gustura egon direla nabaritu dut eta azken eguneko agurrarekin bi hilabete hauetan egin dudan lana ona izan dela transmititu didate. Ala ere, normala den bezala, nire lehenengo praktikak izanda argi dago asko daukadala hobetzeko eta ikasteko. Hurrengo bi urteetan ere praktikak izango ditudala ikusirik, aurtengo praktiken hausnarketa bat egin ondoren aurtengoak bezalakoak edo hobeak izatea espero dut.

Hurrengo praktikei begira, lehenik eta behin nire konfiantza sendotzea dut helburu. Egia da oso gertukoa izan naizela ikasleekin, oso erlazio ona lortu dudala eta laguntza behar zuten momentuan beti hor egon naizela. Ala ere, ez naiz kapaza izan umeei nire kaxa saio bat emateko naiz eta irakasleak behin eta berriz eskaini didan. Hori horrela, hurrengorako saio bat emateko gai izatea dut helburu, irakasle baten lana zein den oraindik eta gertuago bizitzeko.

Bestetik, umeekin aurten lortu dudan harreman bera lortzen ahaleginduko naiz, hori bai beste era batean, bi hilabete hauetan asko agobiatu bainaiz umeek askatzen az nindutelako, gainera saltatzen zutelako … egia da erlazio bera lortu nahi dudala baina irakasle izango naizen onetan ikasleekin distantzia bat mantendu beharra daukat beraz lehenengo egunetik nire gainera saltoka eta heltzen ezin dutela egon transmititzen saiatuko naiz, hori bai beraiekin dudan harremanean inongo influentziarik ez izateko era baten.

Eskolari dagokionez, beste metodologia batzuk ezagutzea gustatuko litzaidake. Horretarako, onena herri txikietako eskola txiki batera joatea delakoan nago, non, irakasteko era ezberdina den, adinaren banaketak ere ez duen Tolosakoarekin zerikusirik … Azken finean eskola ezberdin bat ezagutu nahi dut eta ikusi ea nire gustuetara zein gerturatzen den gehien. Eskola handi batean egotea jada badakit zer den eta oso gustura egon naiz baina esperientzia berri bat izango litzateke eskola txiki batean egotea eta hori probatu nahi nuke.

Ikasleei dagokienez, ikasten jarraitzeko gogoa daukat. Eskolan dauden arazo askoren berri izan ostean eta egunerokoak nolakoak diren ezagututa, ikasten jarraitu behar dudala sentitzen dut, aurten egoera askoren aurrean nola jokatu ez dudanez jakin ea hurrengoan egoera hauen aurrean erantzun ezberdinak ematen ditudan eta baliagarriak izaten diren.

Deja un comentario