7.Eguna

Gaurkoan, euskararen eguna ospatu dugu. Horretarako, aurreko egun batean egin nuen bezala, eginiko jokoetan zentratu nahiz eta bertan umeek hartutako jarrera ezberdinen jarreretan zentratu nahiz, horrela umeak hobeto ezagutzeko aukera izango baitut.

Lehenik eta behin, aipatu ume hauek posta ezberdinetatik pasa behar izan dutela eta ni horietako batean egon naiz, non, karaokea zegoen eta umeek euskal kantak kantatzen zituzten. Gainera, 3. Mailako umeez gain, 4. Mailako umeak ere bazeuden gazteagoekin nahastuta eta horrek hauen arteko ezberdintasunak behartzeko aukera eman dit.

Lehenik eta behin, mutilen eta nesken jarreren arteko ezberdintasun nabariena aipatu nahiko nuke, non, neskak nahiz eta gogo gutxi izan denbora osoan aktibo zeuden eta egin beharrekoa egiten. Mutilak aldiz, batzuek ondo parte hartzen zuten arren asko iskin batean eserita geratzen ziren eta ez zutek jolasean parte hartzen.

Bestetik, adinen arteko ezberdintasunak ere bistakoak izan ziren, non, aurretik esanda bezala, batzuek ez zuten parte hartzen eta horiek gehien bat 4. Mailakoak izan ziren. Betetik, parte hartzeari dagokionez 3. Mailakoek gogo gehiagorekin hartu zuten eta motibatuago zeuden.

Ala ere, nabari zen ikasleak gogoz zeudela eta askorentzat sorpresa bat izan zen, ez baitzekiten zer egingo zuten posta askotan. Gustatu zitzaien galdetzean gainera oso gustura egon direla aitortu digute eta hori ere pozgarria da zer egin prestatzen denbora dezente pasa ondoren.

Deja un comentario